Xan Berasategi

·

Txoko elkarteko kidea

«Piarres Larzabal Kolegioko ikasleek kasik 1.500 euro bildu dituzte; ez da gutxi»

Piarres Larzabal Kolegioko ikasleek kasik 1.500 euro bildu dituzte; ez da gutxi
Xan Berasategi Txoko elkarteko kidea izateaz gain, Piarres Larzabal Kolegioko irakaslea da ere. EUSKAL IRRATIAK
Esteban Bastié Aguerre
2026/01/03 07:00

Abenduan, Piarres Larzabal Kolegioko ikasleek elkartasun ekintza bat burutu dute Hendaiako Txoko elkartearen alde. Horretarako, gosarien salmenta eta higiene produktuen bilketa antolatu dituzte. 2005ean sortua, Txoko elkartea egoera ahulean diren pertsonak laguntzen dituen elkarte humanitarioa da. Eguneroko harrera eskaintzen du, baita kafea, janaria eta oinarrizko higiene zerbitzuak ere.

Ekintzaren antolaketan, maila guztietako 13 ikaslek hartu dute parte, txandaka proiektuaren bilakaera eta aitzinamendua aurkeztuz. Bilketari esker, 20 bizar mozteko botila, 200 bizar mozteko labanak, 31 xanpu botila, 106 xaboi, 64 hortzetako pasta, 108 hortz eskuila, 99 galtzerdi pare eta 4.950 kotoi txotx bildu dituzte. Gainera, gosari salmentari esker, 1.441,32 euro lortu dituzte.

Interesgarri izanen zaizu