Iban Hiriart-Urrutiren etortzea berri ona da BO errugbi taldearentzat. Duela hiru urte, Nationale 2 mailan ari zelarik Donibane Lohizunerekin, ProD2 maila profesionalean jokatzeko proposamena onartu zien US DAX Akizeko arduradunei. Eta hastapenean izan behar zen sei hilabeteko esperientziak aitzina segitzen du. Horren lekuko, kanboar aztalkariak du entsegu gehien markatu Akizerentzat azken sasoian, orotara hamahiru.
33 urterekin, Miarritzeko atorra soinean zelairatuko da aurten ProD2 txapelketako txapelketa jokatzeko.