Ladix Arrosagarai

·

Baltsan elkarteko kidea

«Auzoko herriek Ziburuko azokari ematen diotena itzuli nahi diegu, baita euskaraz sortzen dutenei ere»

Auzoko herriek Ziburuko azokari ematen diotena itzuli nahi diegu, baita euskaraz sortzen dutenei ere
Ladix Arrosagarai Ziburuko azokaren antolatzailea, Gure Irratian, artxiboko irudi batean. EUSKAL IRRATIAK
Maia Muruaga
2026/04/21 09:22

Ziburuko zazpigarren Euskal disko eta liburu azokaren atarian, maiatza osoan zehar tokiko elkarteekin elkarlanean euskara hutsezko sorkuntzaren inguruan sei hitzordu proposatuko dituzte Baltsan elkarteak eta Argia hedabideak Azkainen, Ziburun, Urruñan, Baigorrin eta Donibane Lohitzunen.

Azokaroa antolatzen duten hirugarren aldia da, eta Ladix Arrosagarai Goiz Berriko gomitak azaldu duenez, "euskaraz bizitzea gurutze-bide bat" izan ez dadin, euskara gozatzeko guneak sortu behar direla uste dute. Hala, Azokaren antolakuntzan bidelagun dituzten elkarte eta inguruko herriei ekarpena eginez, euskal kulturari eta haren sortzaileei leku egin diete, sei ekimenen bidez.

Hara aurtengo Azokaroaren egitaraua:

Interesgarri izanen zaizu