Senperek auzapez berria du, herriko bozen lehen itzulitik, bozen %54,18rekin sailkatu baitzen Christophe Jauregi, Hats Berri talde idekiarekin Senperen.
Auzapez berriak “gizatasun gehiago” nahi du, herritarren eta herriko etxearen arteko loturak sendotuz, entzutea eta hurbiltasuna indartuz. Horiek lehentasuna izango dira. Kanpainan zehar, herritarrak entzun ditu Hats Berri taldeak, eta xede horretatik jarraitu nahi du Christophe Jauregi auzapez berriak. Azken urteetan tentsioak eta urruntasuna sentitu dira taldearen ustez, eta orain gobernantza estilo irekiago eta parte-hartzaileago bat bultzatu nahi dute.
Bestalde, hainbat gai oraindik pil-pilean dira, Senpereko lakuko aparkalekuaren berritzea bezala, edota etxebizitzaren gaia.