Betherram eskolako sexu erasoak, Monbar hoteleko atentatuaren urtemuga, laborarien mobilizazioak, San Juan baleontziaren ureratzea, edo EEPren aurrekontua, izan dituzte aipagai, besteak beste, Mediabask, France 3 eta Berria hedabideetako kazetariek.
Andde Irosbehere France 3 Euskal Herri Frantziako telebista publikoko kazetariak laborarien mobilizazioak azpimarratu ditu urteko albisteen zerrendan. Sindikatuen arteko harremanean izan den aldaketa, elkartasuna eta egoerak sortzen dien minberatasuna.
Goizeder Taberna Mediabask webgune eta astekariko kazetariak, Baionako Monbar hotelean duela berrogei urte izan zen atentatu bortitzaren urtemuga ukan du aztergai. Estatu bortizkeriaren karira Frantzian abiatu diren ekimenak garrantzitsuak izan direla dio kazetariak.
Oihana Teyseyre Koskarat Berria-Iparraldeko Hitza hedabideko kazetariak, Betherram eta Uztaritzeko San Frantses eskolan, garaian, izan ziren sexu erasoen argitaratzea, 2025eko albiste garrantzitsuenen artean kokatu du. Elizaren munduan gaiak sortu duen lurrikara aipatu du Goiz Berri emankizunean.