54 metroko ezkerparetan, Euskadiko Lekerika eta Barandika lehiatuko dira Estatu Batuetako Sorozabal lapurtar anaien kontra XX. Munduko Pilota Txapelketako finalean. Lehen aldia da Frantziako eta Espainiako selekzioak finaletik kanpo gelditu direla.
Urriaren 15etik 24ra iragaiten ari da XX. Munduko Pilota Txapelketa Argentinan eta Uruguain. Hamabost selekzio lehian dira eta hamalau modalitatetan indarrak neurtzen ari dira.
Bosgarren eguneko emaitza batzuk astelehen honetan:
Emaitza guztiak: https://fipv.eus/pub/?IdCampeonato=9&idioma=ca
Zesta-punta 36 metro buruz buru
Neskak:
Euskadi: 2 / Frantzia: 1
Espainia: 2 / Mexiko: 0
Euskadik finala jokatuko du Espainiako selekzioko euskaldunen kontra. Eta Oihana Sorozabal lapurtarrak Mexiko garaitu beharko du brontzezko medaila erdiesteko.
Gizonak
Euskadi: 2 / Espainia: 0
Frantzia: 2 / Mexiko: 0
Euskadiko Aritz Erkiaga nagusitu zaio Espainiarentzat ari den Bailo nafarrari. Eta Frantziarentzat ari den Jean Do Olharanek Mexiko gailendu du. Erkiaga eta Olharan urrezko medaila eskuratzeko ariko dira finalean ostiralean.
Zesta-punta 54 metro binaka
Neskak:
Euskadiko eta Espainiako selekzioentzat ari diren euskaldunen arteko norgehiagoka izanen da astearte arrats honetako finalean Uruguain.
Gizonak:
Euskadiko Lekerika eta Barandikak jokatu beharko lukete finala Estatu Batuen izenean ari diren Sorozabal anaia lapurtarren parean.
Ezkerpareta 30 metro :
Paleta goma hutsean
Emazteak, finalerdiak ostiralean:
Euskadi / Mexiko
Espainia / Txile
Gizonak, finalerdiak ostiralean :
Mexiko / Espainia
Frantzia / Argentina
Ezkerpareta 36 metro :
Paleta larruz
Espainia: 2 / Euskadi: 0
Frantzia: 2 / Portugal: 0
Xare :
Frantzia: 2 / Euskadi: 0
Uruguai: 2 / Argentina: 0
Frantzia eta Espainiako selekzioen arteko finala jokatuko da ostegunean.
Frontball :
Gizonak, finalerdiak asteazkenean :
Euskadi / Espainia
Mexiko / Peru