2050eko bizitzeko manerak eta lurralde antolaketa erresilientzia eta urritasun gehiagoren ildotik egin beharko dira. Hori dio azken 7 urteetan landu den SCOT edo lurralde antolaketaren eskema berriak. Peio Etxeber hautatu berri da sindikatuburu..
Peio Etxeber Pagolako auzapeza hautatu berri da SCOT edo Seignanx/Seinautze eta Ipar EHko lurraldearen koherentziaz arduratzen den sindikataren president gisa.
Hirigintzaz gain, mugikortarsuna, inguramena, laborantxa, ekonomia, ura, etxebizitza, eskola, zerbitzuek koherentzia bat jarraiki beharko dute. Kostalde ta barnekaldearen arteko oreka, ur, energia ta beste hainbaten aldetik xuhurtarzun edo urritasunaren ildoa hartu beharko da. Hortako etxe, lan eta zerbitzuak ahal bezain hurbil ukaitea bermatu beharko duke lurralde antolaketa berriak. 2050eko helburuak finkatu dituzte eta hortaz gidaliburu bat idatzi.
Horren plantan emaiteko elkargoekin, baita departamendu eta beste instituzioekin elkarlanaren garatzeko helburua duke sindikatuko bulego berriak.
