Izpura (Baxe Nafarroa)

Lapitza den lurretan mahastiak sufritzen du

Gure bazterrak ari dira horitzen berote handien gatik.Laborantxa saila azkar joa da eta horietan mahastigintza. Ur eskasak desmasia handiak eragin ditzake harritxu diren mahasti lurretan. Izpura Bordaxurian golkoa botatzerat behartuak izan dira

Lapitza den lurretan mahastiak sufritzen du
Izpura Bordaxuriko mahastiko mahats ondoak horiturik ur eskasarekin. ELORRI REKA
Marie Agnes Gorostiague
2026/07/29 19:31

Beroteak ez dira txarrak mahastiendako, baina idorteak mahats ondoa kaltetzen ahal du oroz gainetik, mahastia lapitz ainitz den lur batean bada. Arradoi eta Jara mendietan diren mahasti ugari lur harritsu batean dira eta Izpura Bordaxurian kasu horretan dira ere, eta ur eskasarengatik %30eko galtzea estimatua dute jadanik. Mahats ondoaren salbatzeko golkoak kendu eta lurrerat bota dituzte.

Klima aldaketa pairatzeaz gain, arnoaren edateko ohiturak ere kanbiatzen ari dira eta saltzapenak apalduz doaz. Horri buru egiteko, animazioak antolatzea behartuak dira beren sotoan, Elorri Reka Izpura Bordaxuriko ardo egile eta sotozaina beti prest eta gogotsu atzeman dugu jendeari atea idekitzeko eta bere ardoaren istorioa kondatzeko. Artikulu honetan entzungai dira haren hitzak.

Interesgarri izanen zaizu