Iban Hiriart-Urrutik Miarritzeko BOPBko bidea hartuko du

28 urterekin abiatu zuen bere ibilbide profesionala Akizen, luzaz, Donibane Lohizuneko taldean parte harturik nazional 2 mailan. Miarritzeko gazteen taldean parte hartu zuen garaian, beraz, itzultze moduko bat da kanboarrarentzako.

Iban Hiriart-Urrutik Miarritzeko BOPBko bidea hartuko du
Iban Iriart-Urruti Akizeko atorrarekin. MIDI OLYMPIQUE
Beñat Larrory
2026/01/30 10:15

Kanboko errugbi taldetik landa Miarritzeko gazteekin hasi zen Iban Hiriart-Urruti. Ondotik Donibane Lohizunekin nazional bigarren mailan jarraikitzez. Berantean hasi zen profesional bezala, arren eta Akizeko jokalari inportante bilakatu arte. Horren proba da zortzi entsegu sartu dituela aurten. Miarritzeko itzultzea amets bat bezala bizitzen zuela erran digu.

Interesgarri izanen zaizu