Hendaia (Lapurdi)

Hendaian Txiki Handi gune berria estreinatu dute, zerbitzu publikoak toki berean uztartuz

Txiki Handi gune berrituak Hendaiako gizarte eta hezkuntza arloko zerbitzuak puntu bakarrean bildu ditu, Joncauxeko Autoport gunetik etorritako egiturekin batera, eta AEKren lau gela berriak ere barne hartuz.

Hendaian Txiki Handi gune berria estreinatu dute, zerbitzu publikoak toki berean uztartuz
Herriko Etxeak eta Departamenduak elkarrekin bultzatua, orotara 4 milioi euroko inbertsoa egin da. EUSKAL IRRAITAK
Esteban Bastié Aguerre
2025/12/10 17:06

Hendaiak ofizialki inauguratu du Txiki Handi gunea, Lizardi auzoan berritu den Haizpean zahar etxearen eraikinean. Proiektua —Herriko Etxeak eta Departamenduak elkarrekin bultzatua— gizarte zerbitzuak, haurrentzako aisialdi eskaintza eta elkarteentzako espazioak leku bakarrean integratzeko sortu da, espazio moderno eta jasangarri batean.

Eraikinak honako zerbitzuak hartzen ditu: Aterperik Gabeko Aisialdi Zentroa, Elkartasun eta Gizarte Zerbitzuak, Ahalmen Urriko Helduentzako Laguntza Zerbitzua, eta gazteei laguntzen dien Mission Locale. Arraberritze lanek ingurumen-ikuspegia izan dute ardatz: isolamendu energetikoa hobetu da, instalazioak berritu dira, eta 250 metro koadroko eguzki panelak jarri dira.

Proiektuaren martxan jartzearekin batera, Joncaux auzoko Autoport gunean zeuden Departamenduko hainbat zerbitzu Txiki Handira lekualdatu dira, erabilera koordinatuago eta eraginkorragoa bermatzeko. AEK ere bertara mugituko da bihar, lau gela izango dituela eta hiru urteko kontratua sinatuta.

Bestalde, Kotte Ecenarro auzapezak iragarri du Autoport eraikina datozen urteetan botatzeko edo moldatzeko aukera aztertzen ari direla, eta haren tokian sukalde zentral berri bat eraikitzeko aukera mahai gainean dutela, herriko eskolei zerbitzu hobea eskaintzeko.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu