Urruña (Lapurdi)

Aske utzi dute astearte goizaldean Biriatun atxiloturiko militante urruñarra

Asteartean goizean goiz iragan zen Urruñako ikastolako irakasle gaztearen atxiloketa. Ehun bat lagun bildu ziren atzo arratsaldean bere sostenguz Urruñan.

Aske utzi dute astearte goizaldean Biriatun atxiloturiko militante urruñarra
Urruñako ikastolak deiturik, dozenaka lagun bildu ziren barda herriko pilota plazan. MAIA RUIZ DE ALDA
Xarlot Etxeberri
2026/05/19 17:18

Frantziako poliziak militante politiko bat atxilotu du astearte goiz honetan Biriatun. Urruñakoa da gaztea sortzez, eta gaur egun Urruñako ikastolako irakaslea da. Baionako Prokuradoreak Mediabaski atzo arratsean zehaztu zionez, "sare sozialetan zabaldutako bideo batean terrorismoaren goratzea egitearen zantzuak" dira atxiloketaren eta Villacorta ikerketapean ematearen arrazoiak.

Urruñako ikastolako irakasleek, langileek eta bulegoak sostengua adierazi nahi izan diote, elkarretaratzera deituz astearte arratsaldean, Urruñako pilota plazan. Oroit, joan den ibiakoitzean errepresioaren kontrako manifestazioa iragan zen Baionan, eta 500 lagun bildu zituen.

Interesgarri izanen zaizu