Claude Barets Izpurako auzapezak jakinarazi du ez zela berriz aurkeztuko herriko bozetan, 2026ko martxoan. Gure informazioen arabera, Frantxoa Maitia zerrenda bat osatzen arituko litzateke.
Zazpi mandaturen ondotik, lehenik axuanta eta gero auzapezgoan, Claude Barets Izpurako auzapezak jakinarazi du ez zela berriz aurkeztuko herriko bozetan martxoan. 42 urtek eramaten du honetarat, eta bere taldeari jakinarazi dion bezala, uzteko garaia da heldu da.
Gure informazioen arabera, Frantxoa Maitia politikaria lista bat osatzen arituko litzateke. 73 urteko izpurarrak ibilbide luzea ukan zuen jadanik politika arloan. Izpurako auzapeza izan zen jadanik 1983 eta 2004 artean Frantxoa Maitia, alderdi sozialistako kide bezala.
Herriko etxetik kanpo ere ibili izan zen. Auzapezgoa utzi ondotik Eskualdeko lehendakari ordea izan zen, baita legebiltzarreko hauteskundeendako ere, hautagai izan zen denboran Frantxoa Maitia.