Izpura (Baxe Nafarroa)

Frantxoa Maitia hautagai izanen da Izpuran martxoko herriko bozetan

Zurrumurrua entzuna zen, baina gaur ofizial bihurtu du. Ez badu oraindik lista bururaturik, bide onean dela adierazi du. Zerrendaburu izanen da 73 urteko izpurarra, bere ibilbide politiko luzea segitzeko xedez.

Frantxoa Maitia hautagai izanen da Izpuran martxoko herriko bozetan
Frantxoa Maitia hautagai izanen da Izpuran Martxoko herriko bozetan. EUSKAL IRRATIAK
Antton Castoreo
2026/02/12 17:33

Baziren hilabete batzuk zurrumurruak kurritzen zuela Baxe Nafarroako herri ttipiaren inguruan. Azken finean ofiziala da: Frantxoa Maitia hautagai izanen da Izpuran Martxoko herriko bozetan. Nahiz eta ez duen lista osoki bururatua oraindik, Frantxoa Maitiak baieztatu digu osatuko zuela martxoko prest izateko, eta hura zela zerrenda buru izanen.

73 urteko izpurarrak ibilbide luzea ukana du politikan. Izpurako auzapeza izan zen 1983 eta 2004 artean, Eskualdeko lehendakari ordea, baita legebiltzarreko hauteskundeendako hautagai ere. Aitzineko auzapeza Claude Barets ez da berriz aurkeztuko baina iduri bere taldetik muntatzen ari direla beste lista bat. Lehia izanen da beraz Izpuran herriko bozetan.

Interesgarri izanen zaizu