Espainiako estatuak etorkin adingabeak autonomia erkidegoetara bideratzen ditu. Nafarroan 237 leku badira denetarat eta Elizondoko aterpe eta laguntza zentroan 20. Terexa Lapeyrade-Brust baigorriarra hezitzailea da horretan.
Joan den abenduan zabaldu zuen Nafarroako gobernuak Elizondon etorkin adingabeen errezebitzeko eta laguntzeko zentroa. Espainiako estatura heldu diren etorkin adingabeei aterabideak bilatzeko sistema bat da, erkidego guzien artean banatu dutena. Nafarroako erkidegoan denetarat 237 adingabe errezibitzeko lekuak badituzte. Nagusiki eskuin muturraren presioagatik polemika pizteraino ekarri duten Ceuta hiritik jin gazteak dira.
Elizondokoa, 20 etorkin adingaberen errezebitzeko antolatua da eta denetarat 26 profesionaleko taldea ari da lanean. Hezitzaile horietarik bat da Terexa Lapeyrade-Brust baigorriarra.
Bi urte laburregi
Bi urte laburregi da zinezko formakuntza ibilbide bat plantan emateko eta agerikoa da langile beharretan diren lanbideetara bideratzen dituela adminsitrazioak etorkin gazteak adinerat helduak direneko. Bizkitartean, Nafarroako gobernuak 21 urte artino segitzeko betebeharra du.