EH Bairen ustez, Euskararen Erakunde Publikoaren eskema "agortua" dago

Euskararen Erakunde Publikoaren aurrekontuaren emendatzea apalegia da EH Bairen ustez, eta Frantziako gobernuak hizkuntza politika blokeatzen duela salatu du. Hizkuntza politikaren eskumena Ipar Euskal Herriaren esku izan beharko litzatekeela dio.

EH Bairen ustez, Euskararen Erakunde Publikoaren eskema "agortua" dago
EHBai-k hizkuntza politika berri, ausart eta juridikoki bermatua eskatu du, lurralde mailan erabakitzeko botere handiagoarekin. EUSKAL IRRATIAK
Esteban Bastié Aguerre
2025/12/15 16:33

EH Bai-ren arabera, erabakitako 400.000 euroko emendatzea —horietatik 200.000 Euskal Hirigune Elkargoak emanak— ez da aski euskararen biziberritzerako. Gogorarazi dute EEPk berak 2023an egindako azterketak urtean 2,6 milioi euro gehiago behar zirela erakutsi zuela.
Txomin Casteigts EH Bai-ko kideak Frantziako Estatuaren eta Pirinio Atlantikoetako prefetaren erantzukizuna seinalatzen ditu, hizkuntza politika blokeatzea egotziz, eta, aldiz, Euskal Hirigune Elkargoak arduraz jokatu duela nabarmendu du. Egoera larri honen aitzinean, hizkuntza politika berri, ausart eta juridikoki bermatua eskatu du, lurralde mailan erabakitzeko botere handiagoarekin.

Euskararen aitortza: irtenbidea Europatik?

Ildo horretan, euskararen aitortza ofiziala Europar Batasunean palanka izan liteke. Horren harira, Peio Dufau berriki bildu da Europar Batzordeko presidentea den Ursula von der Leyenekin, eta euskararen ofizialtasunaren beharra berretsi dio Europar Batzordeako presidenteari.

Bestalde, EAJk ere salatu du eragile publikoek euskarari agindutako diru-laguntzak ez direla bete, borondate politiko falta eta Estatuaren politika gaitzetsiz, eta Ipar Euskal Herrirako Euskararen Lurralde Estatutuaren beharra aldarrikatuz.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu