Donibane Garazi (Ipar EH)

Duela urte bat eta erdi zendua zen gizon baten gorpua atxeman dute Donibane Garazin

Nafarroa farmazia gainekaldean den apartamendu batean atxeman zuten gorpua pasa den astelehenean. Bazuen bost urte Donibane Garazin bizi zela 71 urteko gizona.

Duela urte bat eta erdi zendua zen gizon baten gorpua atxeman dute Donibane Garazin
Donibane Garaziko sartzean den bizitegi batean atxeman zuten gorpua. IRULEGIKO IRRATIA
Antton Castoreo
2026/06/09 16:58

Pasa den astelehenean, Donibane Garaziko poliziak eta suhiltzaileek gorpu bat atxeman dute apartamendu batean. Duela urte bat eta erdi zendu zen gizon baten gorpua zen.

Nafarroa farmazia gainekaldean den apartamendu batean atxeman zuten gorpua ekainaren lehenean. Bazuen bost urte Donibane Garazin bizi zela 71 urteko gizona eta sortzez Haute-Viennekoa zen. Gutun ontzia gainezka zela eta autoa aspaldidanik hor zela ikusiz, herritar batek alarma jo zuen. Sartu eta, poliziak eta suhiltzaileek baieztatu zuten gizona hila zela duela urte bat eta erdi.


Donibane Garaziko auzapezak esplikatu du gure mikroan gizona ez zela pertsona ahulen zerrendan, eta prokuradoreak ez duela autopsiarik egiteko manurik eman. Haute-Vienne departamenduan atxeman dute gizonaren anai bat baina harremanik ez zutela erran du.

Interesgarri izanen zaizu