(Ipar EH)

Departamenduak eta arkitektoen ordenak partaidetza indartzen dute eraikinen berritzeak lehenesteko

Hiria egiteko moduan aldaketa markatu nahi dute Pirinio Atlantikoetako departamenduak eta arkitektoen ordenak. botere publikoei eta sektoreko pertsonei dei egiten diete araudiak egokitzeko eta berritze lanetan ere arkitektoen presentzia indartzeko.

Departamenduak eta arkitektoen ordenak partaidetza indartzen dute eraikinen berritzeak lehenesteko
Hiria egiteko moduan aldaketa markatzeko eta eraikinen berritze lanak lehenesteko agiri bat izenpetu dute Pirinio Atlantikoetako departamenduak eta arkitektoen ordenak. EUSKAL IRRATIAK
Lorea Mailharrancin
2026/04/21 15:04

Duela zenbait urte Pirinio Atlantikoetako departamenduak lan egiten duela hainbat aktorerekin hirietan eraikinen berritze lanak lehenesteko eraikin berriak egin ordez. Astelehen huntan, agiri bat izenpetu dute arkitektoen ordenarekin, hiria egiteko moduan aldaketa sakona markatzeko eraikinen berritzeak lehenetsiz.

Agiri horrekin Arkitektoen ordenak eta Pirinio Atlantikoek botere publikoei eta sektoreko pertsona guztiei dei egiten diete araudiak egokitzeko eraikinen berritzeak lehenesteko herrietan eraikin berriak egin baino gehiago. Berritze lanetan ere arkitektoen presentzia indartzeko helburu dute, gaur arte eraikuntza berrien egiteko bakarrik haien kontsultatzea obligatua delarik.

Helburuak dira ondarea zaintzea, jakitateak atxikitzea eta erronka ekologikoei erantzutea, bereziki deskarbonizazioari. Gaur egungo erronkei erantzutea ere da helburua: etxebizitzaren krisia, trantsizio ekologikoa eta herriguneen biziberritzea uztartuz.

Interesgarri izanen zaizu