Terrorismoa goraipatzeagatik auzitegiak inkesta abiatuko du, Larganté ikastetxearen bonba mehatxuan

Eguerdi inguruan hustu dute Largenté ikastetxe pribatua. Bertan ari dira ikasketak egiten 1.200 ikasle inguru, ama eskolatik lizeora bitartekoak. 13:30ak inguru geletara itzuli dira ikasleak.

Terrorismoa goraipatzeagatik auzitegiak inkesta abiatuko du, Larganté ikastetxearen bonba mehatxuan
1.200 ikasle inguru atera dituzte beren geletatik Baionako Largente ikastetxean.
Jose Luis Aizpuru
2025/12/19 15:46

Bonba mehatxuagatik Baionako Largente ikastetxeko irakasle eta ikasle guztiak beren geletatik atera ditu poliziak eguerdi aitzintxoan. Burasoek ere alertaren berri ukan dute mezu bidez, erranez bazela alerta bat eta segurtasunagatik, ikastetxea hustu behar izan zutela.


13:30ak aldera ikastetxeko irakasle, langile eta ikasleak beren geletara itzuli dira, poliziak goitik behera ikastetxea miatu ondoren. Ikasleak artatzeko gune psikologiko bat plantan emanen da arrats honetan zehar.


Baionako auzitegiak inkesta bat abiatu du informazio faltsua hedatzeagatik, suntsitze mehatxuarengatik eta terrorismoaren goraipamena egiteagatik. Baionako prokuradorearen arabera, bonba mehatxuaren oharrean "DAESH eta ideia islamistei erreferentzia egiten zitzaien".

DAESH eta ideia islamistei erreferentzia egiten zitzaien bonba mehatxuren oharrean.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu