Plekari elkartearen laguntzarekin antolatu du berezkoen lehiaketa Balakiko Lagunak elkarteak. Finalerdiak ostegunean iraganen dira 19:00tik goiti eta finala larunbat goizean jokatuko da.
Egun bat gehiago iraunen dute Itsasuko bestek aurten. Ostegun arrats honetan, Balaki Trofeoa-ren lehen edizioa antolatua baita Plekari elkartearen laguntzarekin.
Ostegun honetako finalerdiak:
19 :00 Peio Larralde – Jon Saint-Paul / Pierre Etxeberri – Antton Luro
Ondotik : Iban Teillery (Etxeberriaren ordez) – Andoni Iphar / Ekhi Ziarrusta – Inhar Ugarte
Finala larunbat goizeko 11 orenetan Balaki trinketean