Espazio ireki eta argiztatu batean ikusten ahalko dira Europako artista ospetsu batzuen obrak. Berrikuntza lanak duela 14 urte hasi ziren eta 33 milioi euroko kostua ukan dute orotara. Baionako Herriko Etxeak 14 milioi euro inbertitu ditu proiektuan.
Baionako Bonnat-Helleu museoa berritu dute eta handitu dute espazio ireki baten sortzeko. 33 euroko inbestitzea orotara: Eraikina beraren berritzea 22 millioi eurokoa izan da, gaineratiko kostuak 7 milioi eurokoak eta obren berritzeak 4 milioi eurokoak. EUSKAL IRRATIAK
Hautetsiek, museoko zuzendariak, museoko komunikazio arduradunak eta kontserbatzaileak museoa aurkeztu dute prentsari. Lurreko mosaikak 1906koak dira eta agerian berriro eman dituzte museoa berritzean. EUSKAL IRRATIAK

Museo berrituan: argitasuna eta idekidura nagusi Europako artista ospetsu batzuen lanak argitan emateko: hala nola, Bonnat, Ingres, Delacroix, Leonardo Da Vinci, Michelangelo, Rembrandt edo Poussin. EUSKAL IRRATIAK

Eraikinean ziren obrak argiztatu eta berritu dituzte. Hemen Athenak Bonnat-Helleu museoa eskutan atxikitzen du.