Udako sasoia gero eta berantago hasten da eta herritarren eros ahalmena apaldu dela sentitu dute espartingile eta saltzaileek. Nahiz eta agorrila eta iraila onak izan, Don Quichosse enpresan halere %10eko galtze bat pairatu dute.
Nahiz eta hego haizeak goxotasuna ekarri, espartinen sasoia bururaturik dugu. Sasoia gero eta berantago hasten da eta herritarren eros ahalmena apaldu dela sentitu dute espartin egile/saltzaileek. Nahiz eta agorrila ta iraila onak izan, Don Quichosse enpresan halere %10eko galtze bat pairatu dute.
Azpimarratzekoa da aurten espartinen ber ekaiekin zakuak baita zorroak egin dituztela, bai haur baita helduendako.

Don Quichosse enpresan 5 langile badira ekoizpenean, saltzaile edo komertzial bat baita 12 beren etxetik espartin egiten ari direnak. Urtean orotara 25.000ko bat espartin pare ekoizten dituzte Euskal Herri, Frantzia eta Japonian saltzen dituztenak.
